Irrintzi bat entzun da goiko tontorrean
goazen gudari danok Ikurriñan atzean
Faxistak datoz eta Euskadira sartzen
goazen gudari danok gure aberria zaintzen
Eusko Gudariak gara Euskadi askatzeko
gerturik daukagu odola bere aldez emateko
Gure aberri laztanak dei egin dausku-ta
goazen gudari danok izkilluak artuta
Arratiarren borroka izan da intxortan
Mola ta errekete gelditu dira bertan
Ikurriña goi-goian daukagu zabalik
ez da iñor munduan eratsiko dabenik
Eusko Gudariak gara Euskadi askatzeko
gerturik daukagu odola bere aldez emateko
Nai-ta etorri Mola ta milla rekete
ez da iñor sartuko bizirik garen arte
Agur Intxorta maite gomutagarria
Arratiar mutillaren Garaitza tokia
Ez da sartuko iñor ez Euskal Errian
eusko gudariren bat zutik dagon artian